Bihar banatuko dira ostiraleko bertso saio tematikorako gonbidapenak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 16a, 11:47

Euskaraldiaren barruan, datorren ostiralean, hilaren 20an ... Nahi dugu hitz eta jolas bertso saio tematikoa egingo da Aita Mari zinean. Ekitaldia 19:00etan izango da, eta gonbidapenak bihartik aurrera banatuko dira turismo bulegoan. 

Oihana Bartra eta Julio Soto bertsolariak aruko dira kantuan ostiralean Aita Mari zinean, Maite Berriozabal gai-jartzailearekin. Gonbidapenak azaroaren 17tik aurrera (asteartea) egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.