Agortu dira 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 12a, 15:27

Fadoak entzuten dituen gizona antzezlana izango da bihar Aita Mari zinean. Kultur ekitaldiak 21:00etarako bukatuta egon behar dutela eta, emanaldia 19:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, antzezlanerako sarrerak dagoeneko agortu dira.