Zozkatu ditugu 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 11a, 12:20

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana ekarriko du Xake Produkzioak konpainiak ostiralean Zumaiara. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Goiz Eder Iturain eta Samuel Ruiz izan dira. Zorionak! Sarrerak turismo bulegoan jaso ahal izango dituzte, saio horretarako ez dute eta leihatila zabalduko.