Bihar da Errigorako saskiak eskatzeko azken eguna

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 11a, 11:12

Errigoraren udazkeneko kanpaina amaitzear da. Bihar da Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osasutako saskiak eskatzeko azken eguna. Eskaerak jasotzen zituzten Zumaiako tabernak itxita daudenez, telefonoz eskatzeko aukera ere zabaldu dute. 

Azaroaren 12ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu bikainez osatutako hiru saski izango dira aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Zumaiako bi tabernatan jaso dira eskaerak pasa den astera arte, baina Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken dekretuak ostalaritzako guneak ixtera behartu ditu. Hala, Errigoraren webgunearen bidez egin daitezke eskaerak, eta baita 695 729 918 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppeko mezu bat bidalita.

Saskiak azaroaren 27an eta 28an banatuko dituzte, trukegunean (estalapean): 27an (ostirala), 18:30etik 20:00etara; eta 28an (larunbata), 11:00etatik 13:30era.

Erlazionatuak

Puzkarik inportanteena

Onintza Lete Arrieta 2020 urr 27 Zumaia