[ZOZKETA] 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 10a, 11:41

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana ekarriko du Xake Produkzioak konpainiak ostiralean Zumaiara. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia

Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti, kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango dien bidai batean: zer da sentibera izatea? gizonak izan daitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Zer izaera aurreikusten digu gizarteak?

Sarrerak 9,5€ Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6€). Sarrerak turismo bulegoan bakarrik salduko dira, eta ostiralean 18:00etan itxiko ditu ateak.

Erlazionatuak