[ZOZKETA] 'Safari' haur antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 9a, 12:03

La Baldufa antzerki konpainia kataluniarrak Safari haurrentzako antzezlana taularatuko du datorren igandean, hilaren 15ean, Aita Mari aretoan, eguerdiko 12:00etan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia:

Piñote eta Kalabazin lagunek, sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek, krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Sarrerak turismo bulegoan bakarrik egongo dira salgai, 4 euroan. Egunean bertan ez dira salduko aretoko leihatilan.