Kiroldegia 21:00etarako itxiko dute aurrerantzean

Maria Maya Manterola 2020ko aza. 9a, 09:33

Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da ikastaroetan nahiz jarduera indibidualetan. Igerilekuko aldagelak soilik zabalduko dituzte, aldatzeko.

Zumaiako Udalak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren dekretu berrira egokitzeko zenbait aldaketa izango direla Lubaki kiroldegian. Astelehenetik ostiralera 21:00etan itxiko dute–azken orduan egiten diren ikastaroetan ordutegi aldaketak izango dira–, eta aldagela orokorrak –fitness eta kardio gunekoak– itxita egongo dira. Gainera, igerilekuko aldagelak aldatzeko bakarrik erabili ahal izango dira, eta erabiltzaileek ezin izango dute bertan dutxatu. 

Bestetik, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da jarduera indibidualetan nahiz ikastaroetan. Padel eta tenis pistak, berriz, bizikidetza unitateek soilik erabili ahal izango dituzte. 

Kirol praktika indibidualetan ere izango du eragina. Bizikidetza unitatearekin edo bakarka egin ahal izango dira, eta herrigunean eginez gero, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.