[BIDEOA] Ehunka zumaiar atera dira kalera ostalaritzaren egoera salatzeko

Manifestazio jendetsua igaro da gaur eguerdian Zumaiako herriguneko kaleetatik. Jendetzak erantzun dio ostalariek egindako deiari, eta denek aldarrikatu dute "ostalaritza bizirik" nahi dutela.

Tabernek eta jatetxeek ateak itxita badituzte ere, ostalariak ez dira etxean geratu. "Ostalaritza bizirik!" aldarri hartuta zeharkatu dute herria, ehunka herritarren babesa zutela. Salatu dute martxoko konfinamenduaren ondoren ateak zabaldu zituztenetik "arau asko" bete behar izan dituztela, eta ixteko agindua bidegabea dela uste dute. 

Ikusi hemen mobilizazioak utzi dituen irudiak.

Erlazionatuak

Herria bildu du ostalaritza sektorearen aldeko manifestazioak

Gizartea

Herritarrek erantzun zabala eman diote ostalariek egindako deiari, eta jendetza juntatu da 13:00ean Beheko plazatik abiatu den manifestazioan. Emoz...