Eman ditugu Errigorak oparitutako saskiak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 5a, 18:14

Errigorak emandako bi saski zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunek jaso dituzte jada opariak.

Ohi bezala, parte hartze handia izan du zozketak. Irabazleak Esti Mora eta Iñaki Arrieta izan dira. Gaur jaso dituzte saskiak baten bikotekideak eta bestearen seme-alabek. 

Udazkeneko kanpaina abian du Errigorak. Nafarroako hegoaldeko uztako produktuak eros daitezke egunotan. Salmentako dirua zuzenean ekoizleen eskuetara joango da. Gainera, urtero bezala, auzo-lanari esker, saskien balioaren %25 bideratuko diogu Agerraldiari eta zonaldeko ikastolei, Sortzeni eta AEKri.

Azaroaren 12ra arte egin daitezke eskaerak. Hiru saski mota prestatu dituzte oraingoan, denak ere Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutakoak. Saskiak, Zumaian, Ilargi tabernan eta Inpernupen eskatu daitezke. Internet bidez ere eskatu daitezke, hemen.

Kanpainaren informazioa hemen duzue.