Lubakiko kirol jarduerak berriro martxan direla gogoratu du Kirol Patronatuak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 4a, 16:12

Birusa ez hedatzeko asmoz etenda zituen jarduerak eta zerbitzuak berriro martxan jarri ditu Udalak aste honetan, Eusko Jaurlaritzaren dekretuetan izandako aldaketak behin aztertu ondoren. Horien artean dira Lubaki kiroldegian eskaintzen diren kirol jarduerak. 

Kirol patronatuak azaldu duenez, "agindu berria iritsi bitartean, behintzat", kiroldegiko jarduera guztiak martxan daude, igerilekukoak (haurtxoan, haurren eta helduen igeriketa saioak), zein lehorrekoak (cycling, gap, TRX, Total training, zumba...). Beti ere sei pertsonako azpitaleak osatuta egin daitezke kirol jarduera hauek.

Patronatuak gaineratu duenez, pilateseko eta hirugarren adineko gimnasioan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, baita fitness aretoan ere.