'El faro' pelikula emango du Ostarrenak ostegunean zine forumean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 4a, 08:02

Robert Eggers zuzendariaren El faro filma emango du Ostarrena zine klubak bihar, osteguna, zine foruma saioan. Emanaldia 21:00etan izango da, Aita Mari zinean. 

Willem Dafoe eta Robert Pattinson dira pelikulako aktoreak. Ingalaterra Berriko irla misteriotsu batean kokatuta dago filmeko istorioa, 1890. urtean. Thomas Wake farozain beteranoak eta Ephraim Winslow gazteak batera bizi beharko dute lau astez.

Faroaren lana ondo egin nahi dute biek, baina, botereari dagokionez, arazoak sortuko dira.