'Jesusen bihotza' bustoa zaharberritu du Rakel Nacentak

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 27a, 16:11
'Jesusen bihotza', Julio Beobide. (Zumaiako Udala)

Julio Beobideren bustoa abenduaren 13a bitarte ikusi ahal izango da San Pedro parrokian, Rakel Nacentak zaharberritze lanak amaitu ondoren.

Egurra eta polikromatua erabiliz Julio Beobidek egindako bustoa ikusgai da San Pedro parrokian. Historialarien arabera, 1925 ingurukoa izan daiteke, eta Zumaiako Udalaren herriko artelanak zaintzeko edo zaharberritzeko planaren barruan egin ditu Rakel Nacentak zaharberritze lanak. 

"Irudi erdiko" busto bat da (...), tunika ireki batez estalita dagoen Kristoren irudi sakratua irudikatzen du, non bere bular biluzia eta bere bihotz sutsua ikusten diren", dio Ana Maria Gutierrezek Julio Beobide, un escultor del pueblo liburuan. Bustoak 75 zentrimetroko altuera du, eta metro eta erdiko zabalera. 

Udalaren jabetzakoa da, eta hainbat urtez izan da udaletxeko pleno aretoan. Orain, abenduaren 13ra arte izango dute herritarrek ikusteko aukera, San Pedro parrokian.