[BIDEOA] Hasi dira zumaiarrei PCR probak egiten, baheketa selektiboaren barruan

Gorka Eizagirre | Juan Luis Romatet 2020ko urr. 26a, 19:23

Baheketa selektiboko lehen saioa egin da gaur arratsaldean Aitzuri frontoian. 15:30ean hasi dituzte probak, eta pixkanaka joan dira herritarrak hurreratzen PCR probak egitera. Arduragatik eta egoerak sortzen duen kezkagatik hurreratu dira gehienak frontoira.