Adinekoen egoitzetan bisitak egin daitezke

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 24a, 10:45

Aldundiak kontrakorik esan ezean, bisitak egin ahal izango dira Otezurin eta San Juanen. Bi bisita labur egin daitezke astero, barruan edo lorategietan.

Kasu positiboak nabarmen igo dira aste honetan Zumaian. Koronabirusaren hedapena saihesteko hainbat neurri hartu dituzte azken egunotan erakunde publikoek. Hala eta guztiz, Aldundiak kontrakorik esan ezean, Otezuri eta San Juan adinekoen egoitzetan bisitak egin ahal izango dira, segurtasun neurri guztiak gordeta. Oraingoz bi bisita labur egin daitezke astean, barruan edo lorategian, eta egoiliarrek ezingo dute kanpora atera.