Autobus zerbitzuetan aldaketak eragingo ditu bihar txirrindularien Espainiako Itzuliak

Andoni Elduaien 2020ko urr. 19a, 12:27

Trafikoan ez ezik, autobus zerbitzuetan ere eragina izango du bihar eskualdetik pasatuko den Espainiako Vueltak.

Bihar, asteartea, txirrindularien Espainiako Vuelta eskualdetik igaroko da. 14:00 aldera espero da txirrindulari proba Orion, eta handik Zarautz, Getaria, Zumaia (14:22an espero da pasako dela, eta N-634 errepideko saihesbidetik pasako da), Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko ditu tropelak. Ondorioz, trafikoan ez ezik, aldaketak eragingo ditu Lurraldebusen autobus zerbitzuetan. Hainbat autobus linea ez dira aterako Vueltaren eraginez, eta beste hainbatetan aldaketak eragin ditu. 

UK06 autobus linean –Zumaia eta Zumarraga artekoa–, azkenik, aldaketak iragarri ditu Lurraldebusek. Zumarragatik 13:10ean abiatzen den autobusa Azpeitiraino iritsiko da Vueltaren eraginez; Zestoan eta Zumaian ez du geldialdirik egingo. Zumarragatik 14:10ean irteten den autobusa, aldiz, ezeztatu egin dute. 

Kostako lineei dagokionez, Lurraldebusek ez du zerbitzurik ezeztatzea aurreikustean, baina 13:00etatik 17:00etara bitartean atzerapenak edo aldaketak egon daitezkeela iragarri du. Denbora tarte horretan trena erabiltzea ere gomendatu du.