'Uno para todos' filma botako dute asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 16a, 11:45

David Ilundain zinegile espainiarrak zuzendu duen filmean David Verdaguer, Patricia López Arnaiz eta Clara Segurak hartuko dute parte.

Irakasle batek bere gain hartuko du lehen hezkuntzako seigarren mailako tutore izateko ardura berarentzat erabat ezezaguna den herri batean. Ikasgelan gaixo dagoen ikasle bat taldean barneratu behar duela ezagutzean eztabaida sortuko da ikasgelan: ikaskideek ez dute hura eskolara itzultzerik nahi.

Ostiralean, igandean eta astelehenean izango da ikusteko aukera, 19:30ean Aita Marin.