N-634 errepidea itxiko dute datorren asteartean, Espainiako Itzulia dela eta

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 16a, 10:20

Txirrindulariak eguerdi partean igaroko dira Zumaiatik. N-634 errepidea 13:25etik 14:40era bitartean itxiko dute.

Espainiako Itzuliko lehen etapa jokatuko da urriaren 20an, asteartea. Irundik Arratera jokatuko den etapan Zumaiatik igaroko dira txirrindulariak, eta horregatik, N-634 errepidea itxi egingo dute 13:25etik 14:40era bitartean. 

Bi norabideetan egongo da itxita errepidea. Eguerdi buelta horretan herrian autoen mugimendua egoten denez, garaiz eman nahi izan dute abisua, herritarrek denbora izan dezaten beren joan-etorriak antolatzeko.