Goikoetxea eta Lopez aurrez aurre Hondarribiko Grand Slameko finalean

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 15a, 17:17

Hondarribiko Grand Slamek finala jokatuko dute bihar, ostitarala, 20:00etatik aurrera Jostaldi pilotalekuan. Bi zumaiar neurtuko dira azken partida honetan, Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. 

Goikoetxeak Irastorzarekin osatu du bikotea txapelketa honetan, eta Lopezek Beaskoetxearekin. Goikoetxea eta Irastorza izan dira txapelketan onenak, eta faborito bezala aterako dira. Hala ere, aurrean maila goreneko aurkariak izango dituzte.

Sarrerak martxa onean ari dira saltzen, eta une honetan gutxi batzuk besterik ez dira geratzen saltzeko. Sarrerak erosteko Jai-Alive-en Facebook orrira joan beharko da. Sarrerak 5 euroan izango daude salgai.