[ZOZKETA] Zozkatu ditugu 'Gu primer!' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 15a, 12:35

Xentimorik gabe taldearen Gu primer! antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak Belen Uranga Arakistain eta Mikel Urkidi izan dira. Zorionak! Sarrerak aretoko atean izango dituzte zain. 

Inazio Tolosak, Ramon Agirrek eta Nerea Gorritik osatzen dute aktore taldea. Umorearen eta musikaren bidez ia inork ez zekien egi bat kontatuko dute: euskaldunak izan zirela ilargira heltzen lehenak. 

Sarrerak Zumaiako turismo bulegoan daude salgai, 6 euroan; 4 euroan Gazte Txartelarekin.