Urriaren 23an izango da diruzainen lan-poltsako euskara azterketa

Mireia Galarza 2020ko urr. 15a, 09:00

Honen bidez, Zumaiako Udalaren asmoa da, besteak beste, lanpostuen zerrendan eta plantilla organikoan hutsik dagoen diruzain lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzea. 

Uztailaren 6 izan zen diruzainen lan-poltsa osatzeko deialdian eskaera aurkezteko azken eguna. Hautagaiek irailaren 10ean egin zuten lehen azterketa teorikoa, eta dagoeneko argitaratu dituzte behin-betiko emaitzak. Hori horrela, hautagaiek urriaren bigarren hamabostaldian, 23an zehazki, egin beharko dute euskara azterketa. 

Honen bidez, Zumaiako Udalaren asmoa da lanpostuen zerrendan eta plantilla organikoan hutsik dagoen diruzain lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzea eta lanpostuan sor daitezkeen bestelako aldi baterako beharrak ere bertatik betetzea.