Udalak autobusa antolatu du Lucia Lacarrak abenduan Arriagan eskainiko duen emanaldirako

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 14a, 16:15

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek 'Fordlandia' ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 18an eta 19an Arriaga antzokian. Abenduaren 18ko emanaldirako autobusa antolatu du Zumaiako Udalak. 

Lucia Lacarra eta Matthew Golding dantzariek emanaldia eskainiko dute abenduaren 18an eta 19an Bilboko Arriaga antzokian. Zumaiako Udalak abenduaren 18an, ostirala, eskainiko den ikuskizunerako autobusa antolatu du. 

Autobus zerbitzua doakoa izango da, baina ezinbestekoa da sarrera aurrez erosita edukitzea (hemen eros daitezke emanaldirako sarrerak). Autobusean izena azaroaren 16tik 29ra bitartean eman daiteke, 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.

Fordlandia ikuskizuna eskainiko dute, hain zuzen ere, Lacarrak eta Goldingek. Dantza, musika eta arte bisuala etengabe elkar lotzen dituen ikuskizuna da Fordlandia, ikusleak sentiaraztera eta ihes egitera eramango dituena.