[ZOZKETA] 'Gu primer!' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Xentimorik Gabe taldeak Gu primer! antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreen azken lana da, eta Nerea Gorriti gehitu zaie taldera.

Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia

Inazio eta Ramon "Parisen" bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak "programa" bat prestatu du gure bi lagunentzat: kontzertu sorta bat eskainiko dute, non beren errepertorioa eta bizipenak kantuz kontatuko dituzten.

Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute: ez amerikarrak, ez errusiarrak; bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak (Gu primer!).

Erlazionatuak