Esku pilota eta pala txapelketak azken txanpan sartu dira

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 13a, 14:13

Esku pilota eta pala txapelketetako lehen faseak amaitzear dira. Aste honetan jokatuko dituzte azken partidak. Printzipioz Odietan jokatuko dira, baina eguraldi txarra egiten badu Zumaiako Herri Eskolako pilotalekura eramango dira. 

Pala txapelketari dagokionez, hauek dira aste honetan jokatuko dituzten partidak:

Asteartea 13

18:00 Cabaleiro - Paxa vs Ponce - Vazquez (epaile Elso Etxabe)

18:45 Carballo - Zuazobide vs Elso - Etxabe  (Epaile Cabaleiro Ramon)

Asteazkena 14 

18:00 Salegi - Aizpurua vs Ulazia - Ruiz (epaile Carballo Zuazobide)

18:45 Carballo - Zuazobide vs Zendoia - Oskarbi (epaile Salegi Aizpurua)

Osteguna 15 

18:15 Calderon - Larrañaga vs Juegi - Erreka (Epaile antolakuntza)

Larunbata 17 

10:00 Gorostola - Alkorta vs Jurgi Erreka (Epaile Elso Etxabe)

Esku pilota txapelketako partidak ostiralean jokatuko dira, 18:00etatik aurrera. Hiru norgehiagoka hauek osatuko dute ligaxkako azken jardunaldia:

Aritz Salegi - Arkaitz Astigarraga vs Ander Odriozola - Joseba Martija

Roman Juaristi - Joseba Eizmendi vs Alex Uranga - Kimetz Etxabe

Iñigo Tumas - Eneko Izagirre vs Eneko Urbieta - Unai Beristain