Zumaiena ikasteatxearen bideo batek saria irabazi du 'Eman minutu 1' lehiaketan

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 13a, 11:47

Euskarazko bideorik onenaren saria eskuratu du Zumaienak aurkeztutako bideoak. Giza eskubideekin zerikusia duten arazoen inguruan gizarteak kontzientzia hartzea da lehiaketaren xedea.

Zumaiena ikastetxeak Eman minutu 1 lehiaketako saria irabazi du. Martxoan zen egitekoa sari banaketa, baina konfinamenduaren ondorioz atzeratu egin zen, eta irailean jaso dute euskarazko bideorik onenaren saria Zumaienako ikasleek. Sari banaketako ekitaldiarekin programa hau osatu du EITBk. 

Lehiaketaren helburua mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentsibilizatzea eta kontzientzia zabaltzea da. Euskal Herriko Unesco Zentroak antolatzen du urtero, 2010az geroztik.