Urriaren 12aren harira, Herri Eskolak izan dira gaur herrian

Mireia Galarza Bastida 2020ko urr. 12a, 17:27

Zumaiako Herri Eskolako sarreran elkartuta, urriaren 12an "ezer ospatzeko" ez dutela aldarrikatu dute hainbat gaztek gaur Zumaian

Lan egun harrotzei intsumisioa lelopean, urriaren 12an "ezer ospatzeko" ez dutela aldarrikatu dute hainbat gaztek gaur Zumaian, eta hori horrela, Zumaiako Ikasle Abertzaleek antolatutako Herri Eskoletan elkartu dira herriko hainbat gazte. 

Zumaiako Herri Eskolako sarreran elkartuta, Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak izeneko hitzaldia izan dute goizean goiz, eta ondoren Telmo Iruretak bakarrizketa eskaini du. Bukatzeko, 12:00etan Helwatch taldeak kontzertua eskaini du.