Esku pilota eta pala txapelketako seigarren jardunaldiko emaitzak, ikusgai

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 12a, 11:15

Esku pilota eta pala txapelketa herrikoietako partiden seigarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan, Odieta pilotalekuan. Hona hemen emaitzak.

Esku pilota txapelketa herrikoian hiru partida jokatu zituzten ostiralean. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 11 - Ander Odriozola-Joseba Martija, 22
  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 22 - Uranga - Etxabe 14
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22 - Eneko Urbieta-Unai Beristain, 15

Pala txapelketako sei partida jokatu zituzten, berriz, joan den astean zehar. Hona hemen emaitzak:

  • Martinez Justa, 22 - Cabalerio Paxa, 15
  • Salegi-Aizpurua, 22 - Lazkano ll-Lazkano l, 7
  • Ulazia-Ruiz, 22 - Gorostola-Alkorta, 19
  • Zendoia-Murua, 22 - Larra-Izarra, 21
  • Etxabe-Elso, 22 - Justa-Martinez, 18
  • Larra-Izarra, 22 - Zuazobide-Carballo, 7