Asteazkenetik aurrera deskontuak izango dira Zumaiako hainbat establezimendutan

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 9a, 18:45

Asteazkenetik azaroaren 30era bitarte, 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua egingo dute Zumaiako zenbait saltokitan.

Errotaherria kanpainaren barruan antolatutako deskontu-sisemak "harrera ona" izan duela uste du Udalak, baina zenbait komertziok ez zuen zegokion kopurua osatu. Horiek aukera izan dezaten, bigarren ekinaldia jarri du abian Gerturekin elkarlanean. Saltoki horietan, asteazkenetik, urriaren 14tik azaroaren 30era bitartean 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua egingo diete bezeroei. 

Ikusi hemen deskontu-sistemaren bigarren deialdi honetan parte hartuko duten saltokiak.