Banatu dugu galdera-erantzunen lehiaketako saria

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 9a, 15:54

Erantzun guztiak zuzen eman dituztenen artean zozketa egin, eta Joxe Mari Elustondori egokitu zaio saria. 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da, eta horren harira itsas ondareari lotutako lehiaketa jarri zuen abian Baleikek joan den astean. Beduola elkartea Hiru anai batel tradizionalaren inguruko erreplika ari da egiten, eta horren inguruan galdegiten zuen lehiaketak. 

Erantzun guztiak zuzen eman dituztenen artean zozketa egin du Baleikek, eta Joxe Mari Elustondori egokitu zaio saria: Bitarte erretegian bi lagunentzako Baleike menu berezia. Zorionak!