Bideoa: Herniora igotzeko hiru ibilbide ezagutarazi dituzte bideo batean

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 9a, 14:14

"Eroso egiteko moduko" hiru aukera aurkeztu dituzte bideo batean; hain zuzen, mendizaleei, mendian korrika egitea gustuko duten gazteei edo haurrak dituzten familiei zuzendutakoak. Profilaren araberako ibilbidea proposatzen du ikus-entzunezkoak.

Urola Kostako, Tolosaldeko eta Urola Erdiko garapen-agentziek sortu dute bideoa, Hernioren "erakargarritasuna balioan jartzeko eta aisialdirako eskaintzen dituen aukera ugariak ezagutzera emateko", Orioko Udalaren esanetan. "Hernio mendikatea leku enblematikoa da gipuzkoarrontzat eta, oro har, Gipuzkoarentzat".