Kalean da urriko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 9a, 13:20

Ostalaritzan koronabirusaren krisialdiak nabarmen eragin du. Ostalarien kezkez eta etorkizuneko erronkez aritu gara Krux Ugartemendia, Urra Egaña eta Iosu Arranzekin. 

Maria Martinez musikaria elkarrizketatu dugu Hitz Tantak atalean. Zine produkzioan aritzen den Anita Etxabe, berriz, bere ofizioaren inguruan aritu da elkarrizketan. Agustin Ezenarro kazetariak hartu du aldizkariko Erretratua. Hau guztia eta gehiago, urriko Baleike aldizkarian.

Bazkideek etxeetan jasoko dute datozen egunetan. Gainontzekoek ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke.