'After. En mil pedazos' film estatubatuarra emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 9a, 11:00

After. En mil pedazos filma estatubatuarra emango da asteburuan Aita Mari zinean. Ohiko ordutegian emango da: ostiralean 19:30ean, ostiralean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Sinopsia.

Denbora igaro da, eta Tessak ez daki Hardinek bera maitemindu zuen mutil sakon eta pentsakorra izaten jarraitzen duen, edo arrotza izan den denbora honetan guztian. Beragandik urrundu nahi du, baina ez da erraza. Tessak ikasketak amaitu berri ditu eta Vance Publishing enpresan bekadun gisa lanean ari da. Han, Trevor ezagutu du, lankide erakargarria eta berarentzat “egokia” dela suposatzen den pertsona-mota. Hardinek, berriz, badaki hanka sartu zuela, ziurrenik inoiz egin duen akatsik larriena, eta horixe konpondu nahi du.

After filmaren jarraipena da Roger Kumble zinemagile estatubatuarraren lan berria.