Eman ditugu Udako argazki lehiaketako sariak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 8a, 13:45
Soraya Lopez

Udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez Baleikek, eta saridunek jaso dituzte jada beraien sariak. 

Soraya Lopez izan da argazki lehiaketako irabazlea, ematen ziren bi sariak berak jaso dituelako: epaimahaiaren saria eta publikoarena. Lopezek, Puente del Congoston (Salamanca, Espainia) abuztuan ateratako argazkiarengatik irabazi du lehiaketa. Begi Bistan-en eskutik bi lagunentzat Oria ibaian piragua ibilaldia eta Sastarrainen bi lagunentzako zaldiz ibilaldia jasoko ditu. 

Lehiaketan parte hartu duten guztien artean Goiz Argazkien emandako argazki handitzea eta formatu berri batean egokitzea zozkatu du Baleikek. Irabazlea Nahia Garcia izan da.

 
Erlazionatuak