Banatu ditugu ostiraleko bertso saioko sarrerak

Marije Aizpuruak eta Jokin Urkidik jaso dituzte dagoeneko ostiraleko bertso saiorako bina sarrera.

Zumaiena ikastetxeko aretoan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan ostiralean, 20:00etan hasita. Bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu bazkideen artean, eta saridunek jaso dituzte dagoeneko: Marije Aizpuruari eta Jokin Urkidiri egokitu zaizkie sarrerak. Zorionak!