Ostiralean zabalduko dute Ana Romanen '3+1 20"' erakusketa Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 6a, 15:45

Erakusketaren irekieran eta hilaren 16an '4 veces faro' performancea garatuko du Maria Lopezek. 

Ostiralean, hilak 9, zabalduko dute Ana Romanen 3+1 20" erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako Paolak "bere burua aurkezteko eta hitz egiten duen argi bereizgarriaz" mintzo da Romanen erakusketa. Formatua argi-kutxak dira, eta artelan horiek ikusiak izateko sortu ziren arren, behatoki bikainak dira, Paola bezala. Bi obrak mugetan kokatzen dira, eta argi hipnotikoaren bitartez sartuko da ikuslea errealitateaz gaindiko munduan, sinbolismoan. 

Urriaren 9an –erakusketaren irekiera egunean– eta 16an Maria Lopez artistak performancea eskainiko du Oxford aretoan bertan. Bi saioak 19:00etan hasiko dira. Lopezek 4 veces faro ikuskizuna taularatuko du bertan: Romanen erakusketarekin lotutako orduerdiko pieza performatiboa garatuko du.

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du performancea ikusteko beharrezkoa izango dela aurrez izena ematea. Horretarako, 943-86 10 56 telefono zenbakira deitu edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da, 9:30-14:00 ordutegian.