Osasungintza eta zaintza lan duinen alde ere elkarretaratu dira gaur Zumaian

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 5a, 17:50

Astelehenero egin ohi duten bezala, Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen talde bat pentsio publiko duinen alde elkarretaratu da Saregileen plazan, Alondegi aurrean. 

Pentsiodunak bakarrik ez, gazte batzuek ere bat egin dute deiarekin, eta osasungintza eta zaintza lan duinen aldeko aldarria egin dute eguerdi partean.