Euskal pilota egokituko finalera sailkatu da Leire Esnal

Euskal pilota egokituko sari nagusiko kanporaketak jokatu ziren atzo Bidania-Goiazen. Bi zumaiar izan ziren bertan, Xabier Olaziregi eta Leire Esnal, eta bigarren honek lortu du datorren igandean Errenterian jokatu diren finaletara sailkatzea. 

Segurtasun neurriak gordeta jokatu ziren partidak. Goizean adimen urritasuna duten pilotarien txanda izan zen. Bederatzi partidaren ostean, Iñaki Divasson-Xabier Arizkorreta eta Leire Esnal-Eneko Sagarmendi izango dira hurrengo igandean ETBko kamerak zuzenan direla, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan torneoko finala jokatuko duten bi bikoteak.