BALEIKEren Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 5a, 16:47
Soraya Lopezek Puente del Congoston ateratako argazkia.

Soraya Lopezek eskuratu ditu epaimahaiaren eta ikuslearen sariak, abuztuan Puende del Congoston ateratako argazki batekin.

BALEIKEk egindako Udako I. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Argazkilari berak eskuratu ditu epaimahaiaren eta ikuslearen sariak: Soraya Lopezek, Puente del Congoston (Salamanca, Espainia) abuztuan ateratako argazkiarengatik. Beraz, Lopezek Begi Bistan-en eskutik bi lagunentzat Oria ibaian piragua ibilaldia eta Sastarrainen bi lagunentzako zaldiz ibilaldia jasoko ditu. 

Era berean, Udako Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkiei botoa eman dioten BALEIKEko erabiltzaileen artean zozketa egin, eta Nahia Garciak irabazi du Goiz Argazkien eskutik, argazki handitzea eta formatu berri batean egokitzea.

BALEIKE laster jarriko da kontaktuan Lopezekin eta Garciarekin sariak banatzeko.

IKUSI. Lehiaketako argazki guztiak hemen daude ikusgai.