Azken atxiloketak salatzeko Zarautzen egingo den ekitaldian parte hartzera deitu du Zumaiako Ezker Abertzaleak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 5a, 13:30

Guardia Zibilak Kepa Arkauz eta Ekhiñe Eizagirre preso ohiak atxilotu ditu gaur goizean, Arrasaten eta Zarautzen, hurrenez hurren. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioa izan da hau. 

Atxiloketa hauek salatzeko Zarauzko udaletxe aurrean elkarretaratzeko deitu dute. Ekitaldia 19:30ean izango da. Zumaiako Ezker Abertzaleak ekitaldi horretan parte hartzera deitu du.