Urriaren 13an hasiko dira Foronda kultur etxeko ikastaroak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 5a, 10:56

Pandemiak parte hartzean eragina izango ote zuen kezka zuten Zumaiako Udaleko Kultura Sailean, baina ez da hala izan: Foronda kultur etxean emango diren ikastaroak bete egin dira. Segurtasun eta osasun neurriak behar bezala ezarri ondoren, urriaren 13an hasiko dira ikastaroak. 

"Forondako ikastaroen izen emateak izugarrizko erantzuna izan du, eta ikastaro guztiak joango dira aurrera", azpimarratu dute Udaleko Kultura Sailetik. Aurten aforoa txikiagoa izan arren 124 ikasle izango dira ikastaro ezberdinetan.

Aste honetan izen ematea lotu, eta gelak eta espazioak egoera berriro egokituko dituzte. Ikastaroak datorren astean hasiko dira, urriaren 13an.