Esku pilota eta pala txapelketetako bosgarren asteko emaitzak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 5a, 09:54

Eguraldi kaskarrarekin bada ere, aurrera doaz esku pilota eta pala txapelketa herrikoiak. Euri arriskuagatik ezin izan ziren esku pilota txapelketako partidak Odietan jokatu, eta Herri Eskolako frontoia Moriarako janari bilketarako gordeta zegoenez, Oikiako frontoian jokatu zituzten partidak. 

Pasan den astean jokatutako esku pilota txapelketa partidetan emaitza hauek izan ziren:

  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 22 – Eneko Urbieta-Unai Beristain, 11
  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 12 – Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22
  • Iñigo Tumas-Eneko Izagirre, 11 – Ander Odriozola-Joseba Martija, 22

Palako txapelketan, berriz, hauek izan ziren emaitzak:

  • Larrañaga-Izarra, 22 – Ponce-Vazquez, 10
  • Alberdi-Iribar, 22 – Lazkano II.a-Lazkano I.a, 5
  • Aizpurua-Salegi, 22 – Jurgi-Erreka, 11
  • Elso-Etxabe, 22 – Ponce-Vazquez, 4
  • Calderon-Larrañaga, 22 – Lazkano II.a-Lazkano I.a, 15
  • Cabaleiro-Paxa, 22 – Zuazobide-Carballo, 11
  • Etxabe-Elso, 11 – Izarra-Larrañaga, 16.

Aste honetan jokatuko dira bi txapelketa hauetako partida gehiago.