Zumaia B finalean izango da bihar, Espainiako txapelketan

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 21:31

Espainiako batel txapelketako sailkatze estropadak jokatu dira gaur, Moañan, Galizian. Telmo Deun arraun elkarteko kadete mutilak bertan izan dira, eta ezin izan dute A finalera sailkatu; B finalean arituko dira. 

Zumaiarrak maila honetako bigarren txandan aritu dira, eta laugarren izan dira. Beraz, ez dute A finalean izateko txartela lortu.

Bihar jokatuko dira Espainiako batel txapelketako finalak, goizeko 10:00etatik aurrera.