Preso eta iheslarien eskubideen alde elkarretaratu dira gaur Zumaian

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 15:34

Mendi tontorretan ez, baina bai herriko plazetan. Euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Ardantzabiden, Sarek deituta. Euripean bildu da herritar multzo bat Ardantzabidetik Larretxora eramaten duten eskaileratan. 

Hasiera batean, Indamendira igotzeko asmoa zuten Zumaiatik, #650tontor ekimenaren barruan. Asteburuan izandako eguraldi makurra dela eta, Euskal Herri mailan egitekoa zen egitasmoa bertan behera geratu da, eta herrietako plazetan biltzeko deia egin zuten. Zumaian, Ardantzabiden elkartu dira.