Espainiako batel txapelketa jokatuko dute Telmo Deuneko kadete mutilek, Galizian

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 11:24

Pandemiagatik udaberrian bertan behera jokatu ziren batel txapelketak ari dira jokatzen azken asteotan. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu zituzten orain bi aste, eta Espainiako txapelketa jokatu dute asteburu honetan. 

Zumaiako batel bat ariko da lanean Galiziako Moañan jokatuko den txapelketan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan zilarrezko domina eskuratu zuten mutil kadeteak, hain zuzen ere. Gaur, 16:00etatik aurrera, sailkatze estropadak izango dituzte. Finalak, berriz, bihar jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera.