'Pinocchio' haur antzezlana ekarriko du Gorakada konpainiak bihar Zumaiara

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 10:14

Udazkeneko antzerki denboraldia bihar hasiko da Zumaian, Gorakada konpainiaren Pinocchio antzezlanarekin. Saioa eguerdiko 12:00etan izango da Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan. 

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara.

Antzezlan honek zuzendaritza onenaren Feten saria jaso du.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 4 euroan.