Bi zumaiar ariko dira euskal pilota egokituko Master Cup irekian

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 09:57

Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotarien Master Cup irekia jokatuko da igande honetan Bidania-Goiazen. Bi zumaiar izango dira parte hartzaileen artean: Leire Esnal eta Xabier Olaziregi. 

Sailkapeneko partidak jokatuko dituzte bihar Bidania-Goiazeko frontoian. Goizeko 11:00etan adimen urritasuna duten pilotariak ariko dira, eta 16:30etik aurrera urritasun fisikoa duten lagunak. 

Bi zumaiar ariko dira Master Cup honetan: Xabier Olaziregi eta Leire Esnal. Olaziregik Joseba Altunarekin osatuko du bikotea, eta Esnalek Eneko Sagarmendirekin. 

Master Cup honetako finala astebete beranduago jokatuko da, Errenterian.