ZOZKETA. Urriaren 9ko bertso jaialdirako sarrerak zozkatuko ditugu

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 09:13

Apirilean egin ez zen jaialdia urriaren 9rako antolatu du Bertso Eskolak. Zumaiena aretoan izango da aurten, 20:00etan hasita.

Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. 

Antolatzaileek bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunen izenak astelehen goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on.