Eguraldia tarteko, #650Tontor egitasmoa bertan behera utzi du Sarek

Julene Frantzesena 2020ko urr. 2a, 09:55

Atzeratu egin dute data, eta 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dituzte euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko antolatutako mendi irteerak. Dena den, larunbatean elkarretaratzeak deitu ditu Sarek: Zumaian 13:00etan izango da, Ardantzabideko aterpean.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek larunbaterako. Eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, baina, bertan behera utzi dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Dena den, atzeratu egin dute data; hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dute, Sarek azaldu duenez.

Mendi irteerak egingo ez badituzte ere, larunbatean herrietan elkarretaratzeak deitu ditu Sarek. Herriz herri egingo dituzte kontzentrazioak; Zumaian, adibidez, 13:00etarako jarri dute hitzordua, Ardantzabideko aterpean.