Hogarreko taberna kudeatzeko deialdia egingo du berriz udalak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 1a, 17:12

Zumaiako Udalak datorren astean argitaratuko du Gizarte Zentroko tabernaren kudeaketari dagokion deialdi berria. Momentuz, itxita egongo da.

Hutsik geratu zen Gizarte Zentroko taberna-jatetxea kudeatzeko deialdia, eta Zumaiako Udalak iragarri duenez, bigarrenez egingo du deialdia hurrengo astean. Beraz, itxita egongo da taberna "hautaketa prozesu berria amaitu bitartean".

Hogarreko gainontzeko gune eta zerbitzuak, ordea, martxan izango dira. Ohi bezala, 09:00etatik 20:30era egongo da zabalik Gizarte Zentroa, eta han biltzen diren elkarteek (Emakumeon* Etxea, Nagusilan Elkartea eta Beheko Plaza jubilatuen elkartea) ohiko jardunarekin segituko dute.

Ile-apaindegi eta podologia zerbitzuak erabilgarri izango dira, eta irekita mantenduko dituzte aurrenengo pisuko egongela eta bigarren pisuko telebista gela.