Kiroldegiak ordutegi berria izango du asteburutan

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 1a, 13:30

Erabiltzaileek egindako eskaeretara egokitu du kiroldegiko ordutegia Zumaiako Udalak. Bestetik, gogorarazi dute kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa dela aurrez hitzordua hartzea.

Zumaiako Udalak kiroldegiko asteburuetako ordutegia moldatu du, gaur egungo kirol ohituretara moldatu eta erabiltzaileei kontziliazioa errazteko asmoz. Konfinamendua arintzean ordutegi berria jarri zuten kiroldegian, eta moldaketa berriekin, honakoa izango da ordutegia aurrerantzean: 

  • Astelehenetik ostiralera: 6:30-21:30
  • Larunbatetan: 7:30-13:00 eta 16:00-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 7:30-13:00

Bestetik, Udalak gogorarazi nahi izan du kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa dela aurrez hitzordua hartzea. Bazkideek eta kiroldegia erabiltzeko bonoak dituztenek gehienez hiru eguneko aurrerapenarekin hartu dezakete zita, 943-86 20 21 telefono zenbakira deituta. Bazkideak ez direnek, berriz, egunean bertan hartu beharko dute hitzordua.