Emakumeon* Etxearen II. Topaketan izena eman daiteke oraindik

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 1a, 11:30

Asteartean amaitzen zen izena emateko epea, baina Emakumeon* Etxeak jakinarazi du oraindik ere badagoela lekua larunbatean egingo duten topaketarako. 

Emakumeon* Etxeak II. Topaketa egingo du etzi, larunbata, COVID-19a gai hartuta. Koronabirusak emakumeengan izan dituen ondorioen inguruan, Kolapso patriarkalari, konponbide transfeminista izenburuarekin hitzaldia emango du Josebe Iturriozek. 12:00etan, aldiz, tailer praktikoa eskainiko du Esti Curielek, egoera gogorrei aurre egiteko erabil ditzakegun umorezko estrategiak ikasteko. 

Asteartean amaitzen zen izena emateko epea, baina Emakumeon* Etxea elkarteak jakinarazi du oraindik ere izango dela horretarako aukera. Horretarako, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzi edo 633 432 762 telefono zenbakira deitu beharko da.